Aurkezpena
Baduzu Araban garatzeko ideiarik edo proiekturik?
Vital Fundazioakatera berri du Arabako Lurralde Historikoan egiten diren jarduera eta proiektuetarako laguntzen urteko deialdia, gizarte inklusiboagoa, bidezkoagoa eta iraunkorragoa bilatzen duten proiektuak babesteko eta bultzatzeko.
Oraingo honetan, eskaerak otsailaren 3tik azaroaren 28ra (12:00ak arte) egin ahal izango dira www.fundacionvital.eus webgunearen bidez (erakundeak abendua erreserbatuko du azken eskaerak ebazteko). Gogoratu urte bakoitzeko eskaera bakarra egin daitekela.
Proiektuak
Zure proposamena bultzatzen lagunduko dizugu, berritzailea bada bereziki, honako jardun-arlo hauetan:
- Gizarte arloa: pertsona guztien gizarteratzea eta berdintasuna lortzera bideratutako proiektuak eta jarduerak; mendekotasunaren eta desgaitasunaren eremuetan pertsona kalteberenei edo premia handienak dituztenei eta haien zaintzaileei eta familiei lagundu eta aukerak eskaintzen dizkietenak.
- Kultura, ondarea eta ingurumena: ondare historiko kulturala eta ingurumenekoa sustatzeko eta mantentzeko jarduerak eta programak; kultura oro har, aisialdia, parte-hartzea eta balio komunitarioak sustatzera bideratutako proiektu eta jarduera soziokulturalak; sortzaile berriei laguntzea; eta berrikuntza eta artea bultzatzea.
- Ikerketa eta berrikuntza: ikerketa zientifiko eta teknikoko programak, garapena eta berrikuntza hezkuntza, kultura edo gizarte sektorean.
- Hezkuntza eta enplegua: haurren, gazteen eta helduen prestakuntza integrala osatuko duten gaitasunak, jarrerak eta balioak garatzeko hezkuntza-jarduerak eta -programak; bazterkeria edo kalteberatasun arriskuan dauden pertsonak lan-merkatuan sartzeko ekintzak; eta lanbide-gaikuntza, lan-praktikak, prestakuntza-bekak eta/edo ekintzailetzarekin lotutako proiektuak sustatuko dituzten ekimenak.
Bereziki baloratuko dugu:
- Zure proiektua berritzailea izan dadila.
- Irtenbide berriak eta eraldaketa soziala sortzea
- Hainbat erakunde/elkarte lankidetzan aritzea
- Aukera-berdintasuna
- Euskararen erabilera
- Genero-berdintasuna
- Gizarteratzea eta boluntariotza bultzatzea
- Bideragarritasun soziala eta ekonomikoa izatea
- Arabako erakundeek garatzea, ahal dela irabazi-asmorik gabekoek.
Eskaera eta ebazpena
→ Eskaera epea 2025eko otsailaren 3tik (08:30ean) azaroaren 28ra (12:00ean)
Eskaera onartzeko, hurrengo estekan edo orriaren amaieran aurkituko duzun inprimakia bete behar da:
* Ezinbestekoa da formularioan elkarte-erakunde fitxa eranstea, orri honen amaieran edo hemen klik eginda deskarga dezakezuna.
Eskabide bakoitza banaka kudeatuko da, eta, balorazioa egin ondoren, ebazpena jakinaraziko zaio eskatzaile bakoitzari.
* Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez harremanetan Vital Fundazioarekin 945 06 43 63 telefonoan.