1. Hasiera
  2. Node
  3. IkasEkiten

Helburuak

Entzuten dugunaren % 20, ikusten dugunaren % 50 eta egiten dugunaren % 80 ikasiko dugu; hori dela-eta, ekimen ekintzaile honen oinarrizko premisa ondokoa da: “egiten ikastea“.  Horretarako, izaera ekintzailearen beraren ezaugarriekin lotura duten zenbait dinamika eta jarduera erabiliko ditugu.  Horrela bada, programaren helburu nagusiak ondokoak dira:

  • Gazteek zuzenean ikasiko dute zer den eta zer egiten dugun enpresen eta berrikuntzako zentro batean eta, gainera, BIC Araban zer sustatzaile eta enpresa ditugun jakingo dute eta zenbait eremutako (bioteknologia, IKT, robotika, etab.) kontzeptu eta garapen teknologiko berritzaile batzuk ezagutuko dituzte.
  • Parte-hartzaileei gaitasun ekintzaileak garatzeko aukera emango diegu, esperientzietan oinarritutako dinamika eta jarduera batzuen bitartez. Ekimen ekintzaileari buruzko tailerrek ondoko funtsezko premisa izango dute:  “egiten ikastea”
  • Eskola munduaren eta enpresa munduaren arteko hurbilketa sustatuko duguzenbait zubi jarriz. Horrek eragina izango du ikasleengan zein irakasleengan; ekimen ekintzailearekiko interesa eta jakin-mina sustatuko ditugu eta jakingo dute ekintzaileek zer balio sozial eta ekonomiko eskaintzen dioten gizarteari.

Programa

Zer da gehien gustatzen zaidan gauza? Noizbait agian zeure buruari galdera hori egin diozu.  Seguru aski bai.  Orduan jakingo duzu pasioa “saltsa sekretu” bat dela eta zure ideiak lorpen bihurtzen dituela.  Ideiak, gehienetan, ideietan baino ez dira gelditu.  Hurrengo urratsa emateko erabakia hartzea falta zaizu, aukera hori hartzekoa.  Normala da, ez da erraza.

Agian oraindik ez duzu behar  hori sentitu, baina agian erabakiak hartzeko orduan, arriskatzeko orduan, beldurra sentitu duzu. Laguntza dugula sentitu behar dugu, zuzenduko gaituzten, bidea erakutsiko diguten zenbait pertsona behar ditugu gurekin.  Horrek konfiantza emango digu eta gauzak errazago ikusiko ditugu.

Ideiak lorpen bihurtzeko bide horretan ez zaude bakarrik.  Ez zara bakarrik egon behar. Lankidetzan aritzeko zenbait lagun dituzu eta horiekin batera, bat gehi bat bi baino gehiago izatea lortuko duzu.  Elkarrekin, hasierako zentzugabeko ideia horiek, benetako negoziobihurtuko dituzue.  Benetako bezeroak dituzten negozioak dira.  Bezero horiek liluratzeko moduko konponbide berritzaileak eskainiko ditugu.

Dinamikak

  • A blokea
    • Zer da gehien gustatzen zaizun gauza?
    • Erabaki bat hartu behar duzu.
    • Zein dira zure beharrak?
    • Utzi gidatzen. Konfiantza eduki.
    • Taldeka egiten dugu lan.
  • B blokea
    • Topaketa BIC Arabako ekintzaileekin.
  • C blokea
    • Sormen negozioak aurkitu.
    • Negozio-ideia dugu.
    • Berritzaileak gara.

Alderdi praktikoak

Ikastetxeek guztiz doan hartuko dute parte “IkasEkiten – Aprende a emprender” Programan Vital Fundazioaren ekarpen ekonomikoari esker. Arabako Teknologi Parkeko BIC Arabarako bidaiak eta tailerretan parte-hartzeko gastuak sartuta daude.

Ekimen ekintzaileari buruzko jardunaldiak 4 ordu inguruko iraupena izango du eta goizean egingo da, ikastetxe bakoitzarekin adostuko da iraupena eta ordutegia beharren arabera. Ikastetxe bakoitzarekin hitzartuko dugu zer ordutan hartuko duten ikastetxean autobusa eta zer ordutan itzuliko diren, betiere, eskolako ordutegiarekin bat etorriz.  Datak ikastetxe bakoitzak aukeratuko ditu, baina urteko azken hiruhilekoan izango dira.

Goizeko iraupena duen tailer bakoitzean 25-30 bitarte ikasle egon daitezke eta, beraz, ikastetxeak ez badu kopuru horretara heltzen, beste ikastetxe batekin elkartuko da kopuru hori osatzeko.

Jarduerak eta dinamikak bi hizkuntzatan egingo dira, ikastetxe bakoitzak nahiago duenaren arabera.  BIC Arabako enpresekiko topaketak, sustatzaileek adierazten duten hizkuntzan egingo dira.

Tailerretan parte hartzeko ikastetxe interesdunak izena eman behar dute irailetik aurrera. Guztira 20 tailer egingo dira eta izena emate ordena errespetatuko da tailer guztiak bete arte.