+55 programazioa 2022

Fundación Vital Fundazioan harreman estua dugu 55 urtetik gorako pertsonekin. Denboraldi bakoitzean, duela hogei urte baino gehiagotik, adinetik independentea den kalitatezko prestakuntza jasotzeko aukera eskaintzen dugu, eta haien bizi-kalitatea hobetzen laguntzen duten mota guztietako ekimenak bultzatzen ditugu.
+55erako berariaz pentsatutako hainbat ikasgaitako ikastaro eta irakaskuntza eskaintza oso batek gure egoitzan, Gasteizko Kordoi Etxean, berriz ere presentzialtasunari heltzen dio, osasun-krisiak behartutako geldialdiaren ondoren. Teknologia berriak, zientzia, giza zientziak eta artea eta kultura gure aretoetan emango dira berriro, osasun-agintariek emandako jarraibideei jarraituz.
Gainera, gure online ikastaroek izan zuten harrera bikainari esker, ikasgaietako batzuk horrela eskaintzen jarraituko dira.