GIZARTERAKO (Emakume Prostitutari Harrera, Arreta eta Orientazioko Arabako Elkartea) Elkarte sozial eta komunitarioentzako laguntza
Irabazteko asmorik gabeko elkartea da Gizarterako. Araban prostituzioan diharduten edo aritu diren emakumeak eta/edo sexu-esplotaziorako salerosketaren biktimak hartzeko sortu zen, eta haien ahalduntzea sustatzen du, haien eta haien familien bizi-kalitatea hobetzeko programak eta proiektuak garatuz.
Prostituzio jarduera horrek dituen ezaugarriak direla-eta heltzeko zaila den kolektiboarentzako hurbileko baliabidea izan nahi du Gizarterakok, izan ere estigma soziala du eta talde gisa artikulazio falta nabarmena. Babesa-, laguntza-, aholkularitza-, orientazio-, informazio- eta prestakuntza-jarduerak garatzen dituzte artatutako emakumeekin esku hartzean, haien gizarteratzeari eta bizitza duina lortzeari laguntzeko helburuari jarraiki.
Era berean, herritarrak sentsibilizatzeko eta problematikari buruzko masa kritikoa sortzeko bestelako ekintzak ere ezartzen dituzte, emakumeen benetako egoera eta balizko konponbideekiko inplikazioa ikusarazteko.
Fundación Vital Fundazioaren lankidetza
Vital Fundazioa Gizarterako Elkartearekin elkarlanean ari da duela urte batzuetatik hona. 2017az geroztik, elkarteak bere helburuak eguneratu eta irudi korporatiboa berritu zuen. Urte horretan, halaber, fundazioaren eta elkartearen arteko lankidetza gauzatu zen, "30. urteurrena, sentsibilizazioa eta irudi berria" proiektuari laguntza emateko urteko hitzarmena sinatuz.
Ondoren, Gizarterako Elkarteari laguntzen jarraitu da, aurkeztu dituzten proiektuetarako laguntzak bideratuz 'Prostituzioan diharduten emakumeei arreta emateko programa' eta 'Araban prostituzioari buruz gizartea sentsibilizatzeko programa', besteak beste.