
Vital Fundazioak +55 erabiltzaileekin duen konpromisoak eta horiek eskaintzen ditugun ikaskuntzekiko erakusten duten harrera handiak, bat egin dute aurrez aurreko prestakuntza-jarduerei berrekiera emateko eta ikastaro batzuetan online aukera eskeintzeko.
Información
Irteera Babesgabeen Andre Mariaren eliza ondotik Burgosera izango da, Carrión de los Condesera eta Sahagúnera joateko. Bertan, ‘Gizakiaren Aroak/Las Edades del Hombre’ erakusketaren hogeita bosgarren edizioa egingo baita, Done Jakue Urte Santuaren 2021eko ospakizunaren eta Burgosko katedralaren VIII. mendeurrenaren ospakizunaren barruan.
Programa
Irailak 28
- 8:30etan, Burgosera, Gizakiaren Aroak bisitatzeko.
- Bazkari librea.
- Frómista eta Villalcazar de Sirga aldera jarraituko dugu bertako elizak bisitatzeko
- Autobusa hartuko da Carrion de los Condesera joateko.
- Ostatua eta afari librea
Irailak 29
- Gosaria
- Gizakiaren Aroak bisitatzea
- Sahagunerako irteera
- Bazkari librea
- Gizakiaren Aroak bisitatzea
- Gasteizera itzulera (helmugarako gehienezko ordua 21:00etan)
Real Monasterio de San Zoilo hotela 4* (21€ko gehigarria)
Prezioa
Irteeraren prezioa 100 €-koa (logela bikoitza) da eta, edukiera-arauak betetzeko, 40 plaza gaitu dira (gutxienez 25 pertsona).
Ohar orokorrak
- Erakundeak beretzat gordetzen du irteera deuseztatzeko eskubidea, bai eta irteera aldatzekoa ere, ezinbesteko arrazoiengatik.
- Irteera bakoitza egiteko antolatzaileek zehaztutako gutxieneko parte-hartzaile talde bat egon beharko da.
- Adierazitako prezioa logela bikoitzean ostatu hartzen duen pertsona bakoitzeko da.
- Banako gelen kopurua hotelen eskuragarritasunaren araberakoa izango da, eta kostu gehigarri bat izango du. Logela hirukoitzak, hotelen erabilgarritasunaren arabera.
- Joaterik ez badago, irteeraren zenbatekoa itzuliko da, baldin eta antolakuntzak eskatzen duen gutxieneko aurrerapenarekin jakinarazten bada. Ez da irteeraren zenbatekoa itzuliko adostutako orduan aurkezten ez badira.
Izen-emateak
Izen-emateak Vital Fundazioaren egoitzan (kordoi Etxea, Aiztogile kalea 24) egin daitezke irailaren 15eko goizeko 08:30etatik 21era edo plazak agortu arte.
Iritsitako ordenaren arabera egingo dira, eta pertsona bakoitzak gehienez bi pertsona apuntatu ahal izango ditu. Ordainketa kreditu-txartelaren bidez egingo da, eta ez badu, kontu-zenbaki bat emango zaio, erreserbaren egunean ordaintzeko.