1. Hasiera
  2. Node
  3. NagusiLab

NagusiLabKultura

Informazioa

Gaur egun, hiru AuzoLab lantzen ari dira, Berrikuntzarako Herri Laborategiak, beste hainbeste erronkaren inguruan. Horietako bat etxebizitzak eta hiriak nolakoak izan behar duten aztertzea da, pertsonak euren etxean geratzeko aukera izan dezaten. Beste batek adineko pertsonen inguruko jarrerak eta estereotipoak desagerraraztean jartzen du arreta (horien kalifikazioa, adinaren araberako haien trebetasunena eta ezagutzena, beren bizitzen kontrola galtzea, familia-ingurunea hasten baita erabakiak hartzen, edo tratu paternalista instituzioen eta gizartearen aldetik, besteak beste). Eta, azkenik, zaintza-sare bat sortzeko orduan, hirugarren esparrua Erkidegoan dauden ahulguneak aztertzea da (zerbitzuenak zein gizartearenak).

Aurreikuspenen arabera, datorren apirilaren 15ean, AuzoLab-etan lortutako emaitzak aurkeztuko zaizkie proiektuan parte hartzen duten pertsona guztiei, eta une horretan hasiko dira forma ematen, gutxienez, hiru prototipo sortzeko (ukigarriak edo ukiezinak izan daitezke, eta ez dute obra artistikoaren itxurarik izango).

Herritarren eta kulturaren ekarpena

NagusiLab proiektua prozesuari eta, beraz, emaitzei, aparteko berezitasuna eskaintzen dien metodologia bati jarraiki gauzatzen ari da. Elementuetako bat da herritarrek beraiek definitu dituztela erronkak eta horiek lantzen ari direla. Bestea, AuzoLab-ak elkarrekin sortzeko prozesu gisa pentsatuta daudela; beraz, kulturaren eta sorkuntzaren mundutik datozen eragileak sartu dira. Eta, azkenik, lan-saio guztiak sormen aplikatuko oinarri artistiko eta kulturaleko dinamika eta tresnekin egin direla.

Hala, abenduan abiatu zen proiektua, hamabost kidez osatutako Talde Bultzatzaile batekin. Talde horretan adinekoekin lan egiten duten profesionalak daude, maila publikoan zein pribatuan, osasun-arlokoak izan zein ez, zaintzaileak, hainbat kolektibotako adinekoak eta sektorera bideratutako ekintzailetza-proiektuak dituzten gazteak. Talde horrek erabaki zituen landu beharreko hiru erronkak. Horietako bakoitza AuzoLab batean garatzen ari da, non metodologia Arabako artistek eta sortzaileek jartzen duten: Thusia S. Koop. antzerki konpainia, Guk.estudio kolektiboa (arkitekto batek, hirigile batek, diseinatzaile batek eta musikaren mundutik datorren emakume batek osatua) eta Marina Blázquez, esperientziak diseinatzen dituen arkitektoa. AuzoLab-etan hogeita hamar pertsona inguruk egiten dute lan: gerontologia espezialitatea ez duten osasun-profesionalak, adinekoak eta gazteak, ikasleak, gizarte-langileak, migratzaileak integratzen dituzten kolektiboak, desgaitasun fisikoa duten pertsonak, aldi berean zaintzaileak direnak, merkatariak … Belaunaldi arteko proiektua egitea izan da helburua, lanbide, prestakuntza, jatorri, kultura, erlijio … desberdinetako pertsonez osatua. Azken batean, Arabako egungo gizartearen ordezkaritza bat.