Monumentu katalogoa Ondarea
1967an, XX. mendeko euskal historialari, dibulgatzaile eta antropologo garrantzitsuenetako batek, Micaela Portillak (1922-2005), ikerketa-proiektu oso garrantzitsua abiarazi zuen. Hain zuzen ere, Vitoria-Gasteizko Elizbarrutiko monumentuak katalogatzeko asmo handiko bilduma bateko lehenengo liburukia izan zen. Egun, dagoeneko, hamaika liburuki argitaratu dira.
Berrogeita hamar urte geroago, Vitoria-Gasteizko Elizbarrutiko ia monumentu guztiak katalogatu dituen asmo handiko bilduma horretako beste liburuki bat argitaratu da. Urte luzeetan Portilla buru izan zuen espirituari bizirik eusten asmatu duen arte eta historia arloetako profesional-talde baten lan, ahalegin eta arrakasta izugarria, izan ere, horri esker jaso da gure lurraldeko ondare artistiko aberatsa.
Argitalpen proiektu horren jatorriaren muina du argitaratu den azken liburuki horrek ere eta aurrekoen antzera egituratu da: sarrera historikoa eta geografikoa du, panoramika artistikoa eta aztertu den eskualdeko herri guztien deskripzio zaindua, argazki azterketa osoarekin batera, aztertu den eskualdearen ezaugarrietara hobeto hurbil gaitezen. Liburuki horren orrialdeetan mendebaldeko haran horietako herri guztietako elizak aurki daitezke, baita pintura, eskultura eta beste zenbait arte ere, gainera, artearen historiaren hainbat garai hartzen duen ikerketa zehatz batean, erromaniko aurrekotik XX. mendera arte, erromanikotik, gotikotik, barrokotik, errenazimendutik eta neoklasikotik igarota.
Monumento katalogoaren azken liburu hori Vital Fundazioaren egoitzan eros daiteke (Aiztogile k. 24; 01001 Vitoria-Gasteiz).