Muralen ibilbidea Ondarea
Lur-arrasean dagoen galeria hori Vitoria-Gasteizko hirigune historikoko fatxadak apaintzen dituzten eskala handiko muralek osatzen dute, eta aire zabalen dagoen benetako museo bilakatzen dute gune hori, balore nagusia hiritarren partaidetza eta adierazpen publikoa dituen museoa, hain zuzen ere. Bisitaria harritzen dute lan horiek, haien handitasunarengatik, koloreengatik eta originaltasunarengatik.
Vitoria-Gasteizko Muralen ibilbidearen helburua mendixka narriatua estetikoki nahiz sozialki berreskuratzea da, baita artistak euren inguruan inplikatu daitezela sustatzea ere. Era berean, euren auzoa hobetzen eta edertzen duten sortze-lanetan aktiboki parte hartzea ahalbidetzen die auzokideei. Hartara, euren arteko topagunea eratzea da helburua, sortzaile eta ikusle diren aldetik ez ezik benetako laguntzaile diren aldetik ere.
Ekimen horrek Vital Fundazioaren laguntza izan du, ‘Gau laburrena’ izeneko muralaren finantzaketan. 180 m2 ditu horma-irudi horrek eta Hedegile kaleko 96. zenbakiko barne aldeko fatxada apaintzen du, Erdi Aroko harresiaren lorategien alboan. Muralak San Joan gaua eta bere festa pagano magikoa irudikatzen du. Gaueko fantasia eszena, suak, musika, dantza eta lasaikeria, harresiko hesien babespean.
Informazio gehiago www.muralismopublico.com web-orrian