ASLE Euskadiko Lan Sozietateak Ekintzailetza eta enplegu ekimenak
ASLE Euskadiko Lan Sozietateen taldeak eta Vital Fundazioak Lan Sozietate izaerako enpresa-proiektu bat martxan jarri edo horretan parte hartu nahi duten langabetu eta ekintzaileei laguntzeko helburua daukate. Hartara, lankidetza-hitzarmen baten bidez, bi erakundeek hainbat ekintza-programa jarri dituzten martxan.
Batetik, Lan Sozietate batean edo ASLEko kide den enpresa partaidetu batean sartu nahi duten langabeentzako lan-poltsa zehatz bat sortu dute. Horrez gain, martxan jarritako ekimenen artean, enpresa-kudeaketako hainbat prestakuntza-ikastaro daude, hala langabetuentzat nola ekintzaile berrientzat.
Azkenik, lau hilabetez ASLEren konpainia eta zuzeneko laguntza eskuratzeko poltsa bat sortu da, ekintzaile gazteek enpresa-proiektuak garatu ditzaten, enpresaren lehenengo bi urteetan finkapenean laguntzeko.
EAEko Lan Sozietateen enpresa-taldeak lan-sozietateak babestu, finkatu, sustatu eta laguntzea du xede, eta 288 enpresak parte hartzen dute elkartean, horietako berrogeita hamar Araban.