1. Hasiera
  2. Node
  3. Alokairu soziala

Alokairu sozialaGizarte alokairuan

Informazioa

2001. urtean abian jarri zen une horretan Vitoria-Gasteizen arrazoizko prezioren truke alokairuan zegoen etxebizitza-eskaintza eskasari erantzuteko. Vitalquiler gizarte-programa da, etxebizitza bat izateko zailtasunak dituzten pertsonentzat.

Hasiera batean proiektuaren xedea Arabako gazteek gurasoen etxetik joateko beharrari erantzutea zen, diruz lagundutako alokairuak eskainiz, lan-merkatura sartzen ziren bitartean. Hala ere, gizartearen bilakaerak eta haien etxebizitza-beharrek programa herritar guztiei zabaltzea ekarri dute, adin-mugarik gabe. Vitalquiler proiektu aitzindaria da eta erreferentzia gisa balio izan du beste erakundeetan egindako antzeko ekimenetarako. Hainbat sari jaso ditu. Ideia berritzaile horri esker, pertsona askok etxebizitza duin bat eskuratu dute arrazoizko prezio baten truke. Aukera horretaz baliatuz, gurasoen etxetik joateko aukera izan dute, bizitza berri bati ekin diote edo familia bat osatu dute. 

Eskakizunak

  • Adin nagusiak edo emantzipatutako pertsonak.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea.
  • Bizikidetza-unitateko kideek ezin dute etxebizitzarik eduki, araudian jasotako salbuespen-kasuetan izan ezik.
  • Bizikidetza-unitateko urteko diru-sarrera haztatuek 3.000 eurotik gorakoak eta araudian ezarritako mugatik beherakoak izan behar dute.
  • 3.500 euroko gordailu edo abala jarri behar da.
  • Kontratuaren iraupena bost urtekoa da, beste bost urtez berritzeko aukerarekin.

Diru-laguntzak

Vital Fundazioak alokairua ordaintzeko diru-laguntzak ematen ditu, maizterrek jaso dezaketen beste edozein laguntzaren osagarri.

Diru-laguntza etxebizitzaren neurriaren eta maizterren diru-sarreren arabera kalkulatzen da. Hilean 181 eurorainokoak izan daitezke 1 eta 2 logelatako etxebizitzetan, eta hilean 206 eurorainokoak 3 logelatako etxebizitzetan.

Diru-laguntza urtebetez ematen da. Horren ondoren, baldintza ekonomikoak berrikusten dira, laguntza berriro emango den ala ez eta zenbatekoa zein izango den erabakitzeko.