Jeiki Fundazioa Elkarte sozial eta komunitarioentzako laguntza

Gasteizko elizbarrutiak, Caritasek eta Molinuevo Fundazioak sortu zuten 1987an Jeiki Fundazioa. Ongintzazko izaera daukan erakundea da, eta drogaren mendeko pertsonekin eta haien senideekin lan egiten du, prebentzio, laguntza eta gizarteratze-programen bidez. Gazte eta nerabeen prestakuntzan droga-mendekotasunaren gaiari leku gehiago ematea eta beharrizan sozialak dituzten pertsonei zein gizarte-bazterketa egoeran daudenei arreta eskaintzea dira bere egitekoak.
Besteak beste, Vital Fundazioarekin daukan hitzarmenari esker, Hazgarri programa aurrera atera daiteke. Prebentzioa eta esku-hartzea ardatz duen proiektu integral bat da hori, 14 eta 21 urte bitarteko gazteentzat, haien familientzat eta eskolako eta komunitateko gizarte-eragileentzat. Programaren helburua argia da: nerabeen garapen osasuntsu eta autonomoa ahalbidetzea eta haien inguruko pertsonei laguntzea, prozesu horretan haien ekarpena ere egin dezaten.
Horrekin batera, akordioan aurreikusitako baliabideen zati bat Jaiki Fundazioaren harrera-zentroa mantentzeko bideratzen da. Erakundeak adikzio arazoren bat daukaten pertsonei eta haien senide eta ingurukoei eskaintzen dizkien bestelako tratamendu-programetarako sarbidea da zentro hori.
Informazio gehiago www.jeiki.org webgunean.