Zurbano Mountain Bike ibilaldiaJarduerak

Urtero, urrian, BTT Martxa egiten da Zurbanon. Irteera 9:30ean da martxa luzerako eta 9:45ean martxa laburrerako. Proba hau ez da lehiaketa, eta kirola egiten goiz ederra igarotzea du helburu, baita jai-giroa zabaltzea ere. 300 kirolari edo elkartzen dira, adin muga barik.
Vital Fundazioak laguntzen du martxa honetan eta Arabako egutegiko beteranoetako bat da. Ohikoa denez, ibilbide bi izango ditu: 35 km-ko bat, 650 metroko desnibel metatukoa, moderatua/erraza sailkapena duena, eta 47 km-ko beste bat, ahalegin handiagoa eskatzen duena, 1.100 metroko desnibel metatua duena.
Informazio gehiago eta izena emateak www.bttzurbano.com webgunean.