APDEMA (Adimen-ezintasuna duten Pertsonen aldeko Arabako Elkartea)Elkarte sozial eta komunitarioentzako laguntza
APDEMA 1.500 familiak baino gehiagok osatutako elkartea da, eta desgaitasun intelektuala duten pertsonen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzea du helburu. Familia-laguntza, zerbitzuen kalitatea eta gizarte-mentalizazioa dira egiten duten lanaren ardatz.
APDEMA honako hauek osatzen dute: desgaitasun intelektuala duten pertsonek, senitartekoek eta tutoreek, boluntarioek, laguntzaileek, profesionalek eta abarrek. Ematen dituzten zerbitzuen barruan, honako hauek nabarmentzen dira: familia-arreta, lantaldeak (enplegua, okupazio-zentroak, inklusioa, hezkuntza-jarraipena, etorkizunaren prestakuntza, erabateko kalitatearen ebaluazioa, etab.), prestakuntza, informazio- eta komunikazio-ekimenak, aisialdiko zerbitzuak eta gizarte-partaidetza.
Horrez gain, kiroleko, oporretako, zahartzaroko, autokudeaketako, etxebizitza-zerbitzuetako eta bizitza independenteari laguntzeko programa espezifikoak eskaintzen dira desgaitasuna duten pertsonentzako, baita senideentzako atseden-programa ere.
Fundación Vital Fundazioaren lankidetza
APDEMAri ematen zaion laguntza 1966an hasi zen, San Jose Patronatua eratu zenean, Probintziako Kutxaren laguntzarekin; izan ere, elkartearen lehenengo ekimenak finantzatu zituen, Molinuevoko Hezkuntza Bereziko Zentroa esaterako. Bestalde, Udal Kutxak lokalen lagapenaren bidez eman zuen laguntza. 1969an, La Paloma kaleko 8. zenbakiko etxabeen lagapena gauzatu zen, eta, ondoren, kale bereko 1. zenbakiko egungo etxabeetara igaro zen. Arabako kutxa bien arteko bat-egitea burutu ondoren, lankidetza estutu egin zen urtero, abenduan, egiten ziren jardueren bitartez, hilabete horretan baita Desgaitasunen bat duten Pertsonen Integrazioaren Nazioarteko Eguna.
Erakundearen lankidetzari eutsi zaio Vital Fundazioa eratu zenetik, komunikazio- eta dibulgazio-kanpainei laguntzeko urtero sinatzen diren hitzarmenen bidez. Azken urteotan, gizarteratzeko eta laneratzeko oinarrizko gaitasunak eta baliabide pertsonalak garatzeko 'IMPULSA-T' proiektuak eta adimen-urritasuna duten emakumeentzako ‘EMAKUME ZIRKULUAK/CÍRCULOS DE MUJERES’ ahalduntze-programa lagundu dira.